Zeintzuk dira teknologia mugikorrek planteatzen dituzten erronkak pertsona helduen prestakuntzan?

Jakina, erronka ez dago edukietan, hauek ez baitira aldatzen; sortzen ari den ikaskuntza paradigma berrira pertsonak moldatzen laguntzean dago erronka, are gehiago adinekoen kasuan. Paradigma horretan, oroimenari intuizioak hartu dio tokia; makinekin harremanak izaten irakatsi behar zaie pertsonei, haien autonomia sustatzeko eta ikasteko modu berri honek dakarren kultura-aldaketarako prestatzeko. Beraz, pertsona helduei tresna teknologikoak nola erabili irakatsi eta ikaskuntza-prozesu horretan lagundu behar zaie, erantzukizun digitala eskura dezaten.