Aldekoa ala aurkakoa?

  • Parte hartu duten zentroen %90 baino gehiagok, gailu horien erabilera pertsona helduen prestakuntzarako interesgarritzat jotzen dituzte.
  • Gailu horien erabilerari esker, informazioa eta ezagutza berehala eskura daitezke, informazioaren demokratizazioa eta gizarteratzea ahalbidetzen ditu, tresna horiek adin tarte guztietara zabaltzen ditu (aldez aurretik ezagutzen den tresna), etab.

Zeintzuk dira zailtasun handienak dituzten pertsonak?

Nabarmena da 3 ikasle profil daudela gailu mugikorren euskarrien bidez prestakuntza jasotzeko zailtasunak erakusten dituztenak.

  • Adin handieneko pertsonak: Parte hartu duten entitate askok adierazi dute talde honek zailtasun handienak dituela gailu mugikorrekin ikasgelan lan egiteko. Zailtasun horiek ikasle horietako askok adierazten duten analfabetismo digitalarekin eta “teknologiekiko beldurrarekin”·lotuta daude. Eguneroko bizitzan gailu horiek gutxien erabiltzen dituzten pertsonak dira.
  • Kualifikazio gutxiko pertsonak, Oinarrizko ikaskuntza-prozesuak jarraitzeko oinarrizko gaitasunak behar baitituzte (irakurketa ulerkorra eta oinarrizko matematikak). Teknologia menperatzen dute, baina ez horrela on line bidezko prestakuntza edo informazioa osatzen duten edukien irakurketa eta ulermena.
  • Pertsona etorkinak, askotan hizkuntzaren menpekotasunik ezarekin lotuta baitaude zailtasun horiek.

Bestalde, parte hartu duten zentro gutxik adierazi badute ere, beste profil batzuk daudela aipatu behar da. Beraz, adibidez, familia egonkortasunik ez duten pertsonak, edo baliabiderik ez duten pertsonak.