Etorkizunik al dute gailu mugikorrek pertsona helduen prestakuntzan?

Parte hartu duten erakundeen %75 baino gehiagok adierazi dute datozen urteetan Euskadiko prestakuntzan eta ikaskuntzan gailu mugikorren erabilera areagotzea onuragarria izango litzatekeela.

 

Zergatik da positiboa? Zentroek honakoa diote…

  • Egungo gizarte-testuinguruaren parte dira. Erabilpen orokorreko tresnak dira.
  • Erabilpena gizartean hedatzen ari da, ikaskuntzarako aukera ugari irekitzen dira
  • Baliabide ugari eskaintzen dituzte
  • Belaunaldi berriak jatorriz digitalak dira
  • Ikaskuntza atseginagoa egiten da
  • Gailu hauek hezkuntza-tresna bihurtzeko ordua da

Zergatik da negatiboa? Zentroek honakoa diote…

  • Aldez aurretik segurtasunari eta erabilerari buruzko ikastaroak egiten badira soilik
  • Aurrez aurreko irakaskuntzaren kalitatea on line bidezko irakaskuntzarena baino hobeagoa da
  • Gure ikasleengatik, gailu horiek ikasteko tresna gisa erabiltzeko arazoak ditu
  • Berez handituko da, inork behartu gabe.
  • Oraindik ez dago barneratuta

Pertsona helduentzako On line eskaintzak kalitaterik al du?

Parte hartu duten 10 entitatetik 7k uste dute pertsona helduentzako on line bidezko egungo prestakuntzaren eskaintzak ez duela kalitate nahikorik eta ez dagoela gizatalde horren ezaugarrietara egokituta edukiari, didaktikari, erabilitako baliabideei eta abarrei dagokienez.

 

Kalitatea baxua dela uste da hurrengo arrazoiengatik;

  • Interneten on line bidezko prestakuntza eskaintzen duten entitateekiko mesfidantza
  • Eskaintza urria da eta dagoena prestakuntza sinplerako da, beraz, ez dira egokiak ezagutza mota batzuk transmititzeko
  • Sektore honetan irakasleen prestakuntzan eta materialetan inbertsio publikoa falta da
  • Ezagutzen duguna lehen eta bigarren hezkuntzara eta batxilerrera oso zuzenduta dago
  • Eskaintza ez dago eguneratua eta ez da bere potentzialari etekinik ateratzen
  • Ez dago guztientzako eskaintzarik
  • Ez dago aldez aurreko prestakuntzarik zibersegurtasunean eta gailuen erabilpenean
  • Ez dago gure ikasleen prestakuntza-mailetara egokitutako baliabiderik
  • Pertsona horiek ez dute funtzionamendua ezagutzen eta batzuetan ez dute horretarako behar den gaitasunik
  • Aplikazio eta tableta oso zailak daudela uste dut
  • Oinarrizko maila batetik abiatu behar da

Zentroak pertsona helduentzako gailu mugikorren aldeko apusturik egingo al du?

%60k inguru ildo horretatik aurrera egiteko asmoa dute; 14 zentroek (%38), aldiz, ez dute pentsatu ere egin.