Gailu mugikorren bitarteko pertsona helduei zuzendutako prestakuntzak dakartzak abaguneak

Teknologia mugikorrean oinarritutako ikaskuntza-tresna mota horrek harrera eta aplikazio esparru handiagoa du enpresa pribatuen eremuan, jarduera ez baita gelditu bera eta, beraz, ez du eraginik enpresaren ingurune produktiboan; horrezaz gainera, enpresa pribatuetan prestakuntza jasotzen duten pertsonek kualifikazio handiagoa eta teknologiei buruzko ezagutza zabalagoa eduki ohi dute. Halaber, beste prestakuntza mota batzuetan, okupazionalean esaterako, ez da hain erraza horrelako tresnarik ezartzea, erabiltzaileek adin nagusiago, kualifikazio gutxiago eta gaitasun teknologiko gutxiago eduki ohi baitute; horrezaz gainera, askotan beste oztopo batzuk gehitzen dira, adibidez, hizkuntza pertsona etorkinen kasuan.