Zeintzuk dira pertsona helduen prestakuntzan teknologia mugikorrak planteatzen dituen oztopo/zailtasun nagusienak?

Erabiltzaile askok onlineko prestakuntzari buruzko aldez aurretiko ustea dute; horren arabera, eginkizun samurra dela oker uste dute, baina, lanbide heziketa arautuaren kasuan, non helburua titulazioa eskuratzea baita, prestakuntza honek, neurri handi batean aurrez aurrekoa bada ere, neke asko, ordu asko ematea, eginkizun pilo egitea,… eskatzen du. Finean, ahalegin handia eskatzen du. Horretaz jabetzen direnean, pertsona asko zapuzten irda eta prestakuntza bertan behera uzten bukatzen dute. Egoera horri irtenbidea emateko, lanbide-orientazio espezifikoa eta pertsonalizatua ikasleei eskaintzea erabaki da; hortaz, matrikulazioa arrazionalagoa izatea eta, ondorioz, ikasketak uztearen indizea jaistea lortu da.