Zeintzuk izan behar dira gailu mugikorren bitartez pertsona helduei eskaintzen zaien prestakuntzaren ezaugarri nagusiak?

Ikaskuntza-irakaskuntzarako erantzun teknologikoek erabilgarriak, intuitiboak eta motibanteak izan behar dute erabiltzaileentzako. Horregatik plataforma digitalak, jolasak, bideoak, app-ak, etab. diseinuan erabiltzea komenigarria da. Produktu mota hori gailu anitzetan erabilgarria izatea eta erabilgarritasun maila handia edukitzea da erronka nagusiena. Hau da, edozein gailutan erabil daitezkeenak (smartphone, tabletak, ordenagailuak, etab.) arazorik sortu barik, eta erabiltzera gonbidatzen dutenak.