UNESCO

Ikaskuntza mugikorrak “ teknologia mugikorraren erabilpena dakar, bakarrik edo informazio eta komunikazio beste teknologia mota batekin (IKT) konbinatuta, ikaskuntza edozein unetan eta tokitan errazteko helburuarekin”.

Modu askotan egin daiteke: batzuk gailu mugikorrak erabiltzen dituzte baliabide pedagogikoak eskuratzeko, beste pertsona batzuekin konektatzeko edo edukiak sortzeko, bai gela barruan bai kanpoan.

Baita, ikaskuntza mugikorrak hezkuntza-helburu zabalak lortzeko ahaleginak biltzen ditu ere, besteak beste: eskola-sistemen administrazio eraginkorra eta eskola eta familien arteko komunikazioaren hobekuntza.

Teknologia mugikorrak etengabeko bilakaeran daude: egungo merkatuan dauden gailuen aniztasuna ikaragarria da eta, handi-handika, telefono mugikorrak, tabletak, irakurgailu elektronikoak, soinu-erreproduzitzaile eramangarriak eta eskuzko joko-kontsolak hartzen ditu barnean. Bihar zerrenda bestelakoa izango da. Xehetasun semantikoaren kontuzko gaia saihesteko, gailu mugikorren definizio zabala erabiltzea erabaki du UNESCOk, non gailu horiek digitalak eta eramangarriak baitira, oro har pertsona batek (eta ez erakunde batek) kontrolatzen baititu (eta haien jabea da), Internetera sarbidea eta multimedia-gaitasuna baitute, eta zeregin kopuru handia erraz baititzakete, bereziki komunikazioarekin lotutakoak.

Informazio gehiago | Directrices para las políticas de aprendizaje móvil. UNESCO, 2013
https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000219662

 

INTEF

Hezkuntza-teknologien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutu Nazionaletik (INTEF) horrela definitu dute mobile-learning: smartphone-ak (telefono adimentsuak) eta tabletak bezalako gailu mugikorren erabilpenean oinarritutako ikaskuntza eta mugikortasuneko ikaskuntza: edozein unetan eta edozein tokitan.

Gailu mugikorra gehi Internet sarbidearen konbinazioak, jarrera aldaketa nabariak ekarri ditu, besteak beste: Internet konexioaren erabilera: noizean behingo konexiotik etengabeko konexiora pasatu gara.

Eraldaketa honek ikasteko modua eragiten du, bere aukerak zabalduz: ikaskuntza edozein unetan, edozein tokitan, behar denean gerta daiteke, aurrerantzean ikusiko dugunez; nonahiko ikaskuntzari buruz hitz egiten hasi gara.

Informazio gehiagohttps://intef.es