Ekipamendu teknologikoak etengabe ari dira ugaritzen, baina guztiak ez doaz gorantz modu eta maila berean, ekipamendu guztiek modu eta intentsitate berean egiten ez badute ere. Bi aldagaiek hazkunde horren intentsitatea bereizten dute: adina eta jarduerarekiko lotura.

  • Telefono mugikorra da nagusi 15 urteko eta hortik gorako biztanleen artean (%96,7).

  • Biztanleen %77,3k dute ordenagailuren bat (%36,3k mahai gaineko ordenagailua, %60,3k ordenagailu eramangarria).

  • Kasuetako %86,6tan familiek Internet-eko konexioak dituzte.

  • Telefono mugikorrak, ordenagailuak eta Internet-eko konexioak lurraldeen arabera aztertuz gero, ez da desberdintasun adierazgarririk sumatzen.

2008-2018 aldiaren bilakaera aztertuz gero, ikus daiteke aldaketa nabarmenak gertatu direla teknologia horiek biztanleen artean izan duten ezarpen mailan.

Euskadiko biztanleen artean informazio teknologiek izandako ezarpen-mailaren bilakaera. 2008-2018

15 urteko eta gehiagoko biztanleak:

2008

2018

ordenagailua

%67,0

%77,3

ordenagailu eramangarriak

%28,0

%60,3

Internet-eko konexioak

%57,4

%86,6

Posta elektronikoa

%54,9

%79,8

Iturria: Norberak prestatutako taula, Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestatik abiatuta (familiak, IGI-F)