Erabilera generoaren arabera:

  • Datuak sexu aldagaiaren arabera aztertuz gero, aipatu daiteke generoen arteko aldea, 2017an ehuneko 4,8 puntutan kokatzen zena, urte bat beranduago mantentzen dela.
  • 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneten erabiltzaileak gizonezkoen %81,2 dira; emakume erabiltzaileen ehunekoa, aldiz, %76,4ra jaisten da. Interneten erabiltzaile guztien artean, ordea, lehendabiziko aldiz gehiago dira emakumeak (%50,3).

Erabilera adinaren arabera:

  • Internet erabiltzen duten gazteek % 99,1 erdietsi dute.
  • Helduen artean, kopuru hori % 96,1era murrizten da.
  • Adinduen artean ehunekoa %52,7koa da soilik.

 

Erabilera pertsonaren jardueraren arabera:

  • Internet erabiltzeak lotura handiagoa du ikasle izatearekin (ikasleen %99,1ek erabili dute Internet azken hiru hilabeteotan) langile edo langabe izatearekin baino (%96,2 eta %54,5, hurrenez hurren).