- Erabilera: EAEn 15 urteko eta gehiagoko pertsonen % 79k erabili zuten Internet 2018ko lehenengo hiruhilekoan (hau da, 1.461.600 pertsona).
- Internet-era konektatzeko ohiko tokiak: etxea (%98,0), lantokia (%36,6), ikasketa-tokia (%10,5) edo beste toki batzuk, besteak beste, ziberkafetegiak eta sarbide publikoko tokiak (%38,1).
- Internet-en sartzeko bideak: ordenagailua, sarbidea mahai gaineko ordenagailuaren bitartez (%33,8) edo ordenagailu eramangarriaren bitartez (%52,5) izan daitekeelarik; telefono mugikorra (94,4%); beste bide batzuk, bestak beste, telebista, bideo-jokoen kontsolak edo beste bitarteko batzuk (%38).
Internet bidez gauza daitezkeen jarduerei eta eragiketei dagokienez, ondorengoak nabarmentzen ditugu:
- Jardunbide ugariena: posta elektronikoa erabili (%81,4), ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatu (%70,6) eta komunikabideak kontsultatu (%65,7).
- Jardunbide urriena: Txat eta foroetan parte hartu (%21,3), telefonoz deitu edo bideokonferentziak egin (%20,5), sakelako telefonoetarako mezuak bidali SMS (%9,4) edo fitxategi FTP transferitu (%18,5).
- Internet-en bidez egindako eragiketak:
- %54,1ek banketxeetara sartzeko eta finantza-jarduerak egiteko erabili zuten.
- %44,5ek ondasunak eta zerbitzuak erosteko eta %6,2k ondasunak eta zerbitzuak saltzeko.
Aisialdiarekin eta kulturarekin lotura daukaten jardueren bilakaera hauteman da: %54,2k aisialdiko zerbitzuak erabili dituzte, jokoak, musika eta abar deskargatu edo erabiltzeko; %32,1ek liburutegiak eta beste dokumentazio-zentro batzuk kontsultatzeko erabili dute, eta %4,6k museo birtualak bisitatzeko.
