• M-Learning delakoarekin lotutako jarduerak ez dira oso ugariak oraindik Euskadin, Eustat-en txostenak eskaintzen dituen datuen arabera, baina “azkar ari dira bertatik bertarako ikaskuntza-prozesu tradizionalekin bat egiten. Gazteek Internet gero eta gehiago erabiltzen dute hainbat arrazoigatik: derrigorrezko hezkuntzan aldaketak izan direlako, gero eta etxe gehiagotan dagoelako ordenagailua eta Internet konexioa, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketetan Europako mailara heltzeko nahia dagoelako, eta, oro har, bitarteko birtualen bidezko ikaskuntzak areagotu direlako”.
  • Bide luzea dago oraindik ibiltzeko: biztanleen %13,5ek soilik erabiltzen dute sarea hezkuntzako, eskolako edo unibertsitateko ikastaroetarako, eta %9,4k beste ikastaro batzuetarako.
  • Kontuan hartu behar da liburutegietan eta beste dokumentazio-zentro batzuetan kontsultak egiten dituzten %32,1 horietatik zenbaitek ikaskuntzarekin lotutako arrazoiak direla medio egiten dituztela kontsultak.