Hezkuntzaren zerbitzura jarritako teknologiari buruz UNESCO[1]-k egindako ikerketek, irakaskuntzan eta ikaskuntzan eragin handiena duten teknologia-aurrerapen nagusiak identifikatzea ahalbidetzen dute.
1-Teknologia irisgarriagoa, eskuragarriagoa eta erabilgarriagoa izango da
- Ikaskuntza mugikorreko konponbideetarako aukera berriak, funtzionalitate aurreratuak dituzten lainoan oinarritutako zerbitzuen eta gailu mugikor “adimentsuen” eskuragarritasun eta barneratze-maila handiagoren ondorioz.
2- Gailuek, datu kopuru handiak bildu, laburbildu eta aztertu ahalko dituzte
- Hezkuntza sektorean, big data deiturikoak iturri askotarikoetan izan dezake sorburua: ikasleak, ebaluaketak, asistentzia-erregistroak, GPS koordenadak, testuekin, irudiekin, bideoekin edo musikarekin.
- Lainoarekin konektatutako gailuek informazio kopuru handiak laburbildu ahalko dituzte eta baita jarraibideak bilatzeko aztertzen hasi ere.
3- Datu mota berriak egongo dira eskura
- Datu mota berriek eta teknologia mugikorraren bidez bildutako gero eta datu kopuru handiagoek, ikasle eta gailuen arteko harreman estuagoa ahalbidetuko dute.
- Gailuek jabeak ezagutuko dituzte, konexio estuagoa eta adimentsuagoa izango dute haiekin, eta teknologia mugikorraren bidezko ikaskuntza pertsonalizatuagoa eta testuinguruaren araberakoa ahalbidetuko dute.
4.- Hizkuntzaren oztopoak puskatuko dira
- Seguruenez laburrean, gailu mugikorrek testuak zein ahozko hizkuntza zehaztasunez itzuli ahalko dituzte.
- Itzulpen-aplikazioak hobetuz gero, ikasleek hezkuntza-eduki eta baliabide kopuru handiagoa izango dute eskuragarri.
- Eremu urriko edo eskualdeko hizkuntzak hitz egiten dituzten pertsonek gehiengoaren hizkuntzan dauden materialak izango dituzte eskura, eta alderantziz.
5- Pantailaren tamainaren mugak desagertuko dira
- Gaur egun mugikorren pantailen tamaina txikia da. Aplikazioak gailu mugikorretan espreski erabiltzeko diseinatzen ez badira, irudi eta testuak tamaina txikikoak izan daitezke eta, ondorioz, ikusmena gehiegi erabiltzera derrigortuko dute; edo baita gerta daiteke ere, handiegiak badira pantailatik edukiak etengabe mugitzera behartuko dutela. Faktore murritzaile hau, ikaskuntza mugikorrerako oztopoa izan daiteke.
- Etorkizun hurbilean, hala ere, eskuko gailuaren eta erabiltzen ari den gailuaren tamaina bestelakoak izango dira.
6- Energia iturriak eta energia-ahalmena hobetu egingo dira
- Energia-hornikuntzaren eta energia-metatzearen ahalmenen mugak ikaskuntza mugikorreko programetarako oztopoa izan daitezke, bereziki garatze bidean dauden herrialdeetan, non, sarritan, elektrizitatea eskuratzea ez baita horren segurua edo kostu izugarria baitu.
- Hobekuntzak emango dira bateriak txikiagoak eta merkeagoak izaten, ahalmen handiagoa eta kargatzeko denbora gutxiago behar duten heinean, eta baita energia-iturri berriak sortzen doazen heinean.
- Energia-iturriak eta horien metatzea hobetuz, munduko eremu txiroenetako azpiegiturek erakusten dituzten arazoak ez dira hain oztopo handia izango ikaskuntza mugikorrerako.
- Teknologia-garapenaren erritmoa hazten den aldi berean, jaramonik egiten ez zaien eremu txiroetako pertsonak atzean gera ez daitezela bermatzea beharrezkoa izango da.
[1] El Futuro del aprendizaje móvil: implicaciones para la planificación y la formulación de políticas. UNESCO. 2013 https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000219637_spa
