Proiektuaren HELBURU OROKORRA zera da:
Gailu mugikorretan eta bestelako euskarri/baliabide teknologikoetan oinarritutako eta nagusiki helduei (kualifikazio gutxiko pertsonak barne) zuzendutako irakaskuntza-ikaskuntza metodologiek Euskadiko prestakuntza-zentroetan duten garapena eta ezarpena diagnostikatu.
Helburu orokor horretatik abiatuta, ondorengo HELBURU ESPEZIFIKOAK identifikatu dira:
- Euskadin gailu mugikorren eta bestelako euskarri/baliabide teknologikoen bitartez irakasten ari diren prestakuntza-edukien tipologia ezagutu.
- Prestakuntza-eduki horiek aurkezteko zein euskarri tipologia erabiltzen ari den identifikatu, nagusiki gailu mugikorrak identifikatuz.
- Helduen profil ezberdinengan zuzendutako euskarri teknologikoen garapen- eta erabilera-maila diagnostikatu: prestakuntzara gehitu nahi diren pertsonak (HHE), kualifikazio gutxiko pertsonak, emakumeak, gizarteratze zaileko pertsonak, etorkinak,…
- Emakumeen eta gizonen artean gailu horien erabilpenak erakusten dituen aldeak identifikatu.
- Helduei zuzendutako prestakuntza-edukiei buruzko intereseko esperientziak aukeratu, beste prestakuntza-zentro edo erakundeetarako erreferentzia izan daitezkeenak.
- Gailu mugikorren eta bestelako euskarri/baliabide teknologikoen erabileran oinarritutako metodologiak ezartzeko irakasleek duten prestakuntza eta motibazioa balioztatu.
- Dagokion kasuan, Euskadin helduen irakaskuntza-ikaskuntzan euskarri horiek duten erabilera urriaren arazoak eta zailtasunak ezagutu.
- Helduei zuzendutako irakaskuntza-ikaskuntzarako materialetan euskararen presentzia diagnostikatu.
- Lortutako ikaskuntzak eta ekarpenak zabaldu Euskadin helduekin eta kualifikazio gutxiko pertsonekin lan egiten duten erakundeen artean.
