Dauden prestakuntza-metodologia askotarikoen ezaugarriak eta haien arteko aldeak (irakasleen eta ikasleen rolak aldatzen dituztelako) laburki aurkezten dira.
| Prestakuntza-metodologiak | ||||
| Zehaztasuna | Aurrez aurreko prestakuntza | E-Learning | B-Learning | M-Learning |
| Definizioa | Prestakuntza tradizionala da. Parte hartzen duten eragileen presentzia fisikoa dago. Ikasleek prestakuntza-materiala noiz eta nola jasotzen duten erabakitzen dute irakasleek. Material inprimatuak eta irakasleak hartzen ditu oinarritzat, informazioa aurkezteko eta egituratzeko. | Urrutiko prestakuntza tradizionalaren bilakaera da, teknologia txertatuz. Baliabide eta tresna elektroniko digitaletan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua da. Malgua, interaktiboa eta etengabeko eguneratze-prozesuan dagoen diziplina anitzeko hezkuntza-ingurunea eskaintzen du. Ikaslea da bere ikaskuntza-erritmoa ezartzen duena. | Aurrez aurreko eskolak eta e-learning jarduerak barnean hartzen dituen prestakuntza konbinatua da. Metodologia bakoitzaren onurak ditu. | Ikaskuntza mugikorra edozein tokitatik egin daiteke eta teknologia mugikorrek eskaintzen dituzten abaguneak erabiltzen ditu. Sarritan asinkronikoa den komunikazioa. |
| Desberdintasunak | Aurrez aurreko Ikaskuntza | Ikaskuntza birtuala | Ikaskuntza presentziala + birtuala | Teknologia mugikorretan oinarrituta |
